Lucius Quinctius Cincinnatus

Omnia relinquit servare Republicam

Euskera

Erromak arriskuren bat ikusten bazuen,bere barnean edo kanpotik zetorrena,diktadore bat izendatzen zuen 6 hilabetetarako eta mugagabeko boterea ematen zion,hiritarren bizitza barne. Gerra denboran edo erabaki azkarrak hartu behar ziren garaietan, nahiago zuen botere osoa gizon bakar baten eskuetan uztea. Garai hauetan arriskutsua da boterea gizon askoren artena banatzea, horregaitik diktadorearen boterea botere mugatua zen, bakarra, eta inork ere ezin zuen izan botere hau 6 hilabete baino epe muga luzeago batez. Bere kargua behin beteta,diktadore hau hiritar sume bat izatera pasatzen zen,bere agindupean hartutako erabaki guztien ondoriak bere gain hartuz.

Behin erromatarrak guda gogor eta krudel batetan ikusi zuten euren burua. Arerioa Eukoak ziren. Garai latz honetan albiste txarrak heldu ziren: konsuletako batek ezintasun itzela erakusten zuen militar arloan. Ezintasunak jota, erromatarrek irteera bakarra ikusi zuten: botere guztiak gizon bakar baten eskuetan uztea. Eta lan horretarako Cincinato aukeratu zuten. Patrizio honek bere ospea consula zenean erakutzi zuen adore eta maisutasun politikoari zor dizkio. Senatuak bidali zituen ordezkariak, tiber ibaiaren bestekaldean zegoen Cincinatoren baserri txikira heldu zirenean erabaki honen berri emateko,bere lurrak jorratzen aurkitu zuten.

Hurrengo goizean Foruan agertu zen diktadorearen jantziekin eta borrokara deitu zituen erromatar guztiak. Multzoetan batu zituen eta bera jarri zen guztien buru. Gauerdian iritzi ziren erromatarrak eukoak zeuden lekura eta iluntasunaren laguntzarekin arerioa inguratu zuen eta bertatik irten ezinik utzi zituzten denbora gutxian egindako hesi bati esker. Eukoek euren burua inguratuta ikustean bakea eskatu zuten. Cincinatok etxera joateko baimena eman zien baina baldintza birekin: armak bertan behera utzi behar zituzten eta buruzagiak erromatarren esku geratu behar ziren. Behin bere lana beteta, sei egun geroago, Cincitatok diktadore jantziak itzuli zituen, nahiz eta oraindik sei hilabetez erropa hauek erabiltzeko aukera izan. Baina berak nahiago izan zuen bere lurretara bueltatu. Aurrerantzean Cincinato erromatarren arima zibikoaren ordezkaritzat hartua izango zen.

Estatu Batuetako Cincinnati hiriak bere izena darama eta izen hau garai hartan estatu Batuetako Cincinatotzat hartzen zen George Washingtonen omenez eman zitzaion.

Hogei urte geroago Cincinatok berriro salbatu behar izan zuen bere herria. 439.urtean Espurio Melio izeneko erromatar boteretsu bat estatu kolpea ematen saiatu zelako. Espurio hau oso aberatza zen eta garai hartan Erroma garai latzak ikusten ari zen gozetea zela eta, beraz bere diruaz baliatuz boterea eskuratzea posiblea zela pentsatu zuen. Oso garai latzak ziren eta Tito Liviok esaten duenez baziran Tiber ibaira euren burua botatzen zutenak sufrimenduak laburtzearren. Orduan, Meliok, gari asko erosi zien Etruskotarrei eta gosez hiltzen ari ziren herritarren artean banatu.

Herritarrak orduan, opari honekin txunditurik, bere atzetik joaten ziran edonora. Jainkotzat zeukaten Melio eta bere eskuzabaltasuna eskertu nahirik Kontsulatua oparitu nahi zioten eta berak botere guzti hau ikusirik onartu egin zuen, nahiz eta galerazita egon horrelakorik egitea.

Argi dago Melioren intentzioak zeintzuk ziren eta agintariek azkar lortu zituzten bere erruduntasuna frogatzen zituzten frogak. Froga hauen arabera Meliok armak zituen etxean, sekretupeko biltzarrak egiten zituen, errepublika kendu nahi zuen eta herriko tribunoak erosita zeuzkan. Erromaren askatasuna arriskuan zegoen eta diktadore bakar batek salbatu zezakeela erabaki zen. Berriro ere Cincinato aukeratu zuten. Garai hartan 80 urte zituen baina kementsu jarraitzen zuen, bai fisikoki eta baita intelektualki ere. Servilio(Zaldunen buruzagia, magister equitum) bidali zuen Meliorengana diktadoreak ikusi nahi zuela esateko. Meliok dei honi susmo txarra hartu zion eta aldegiten saiatu zen herritarrei laguntza eskatuz. Baina Serviliok harrapatu eta hil egin zuen. Serviliok Meliori gertatutakoa esan zionean, Meliok hau erantzun zuen: "Cayo Servilio eskerrik asko zure adoreagatik! Estatua salbatu da!"




'Historia Universal Tomo 3 - ROMA' tik ataratako textua, 'Ediciones Daimon', egilea: 'Carl Grimberg' (horriak: 29-30).

Euskerara itzulia: Idoia.